Folklorea, ballet klasikoa eta modernoa uztartuz sortzen da Fusioa ikuskizuna. Olaeta Ballets taldea Bilboko Udal Txistularien doinura dantzan eta Kepa Junkeraren parte hartzea biltzen dituen emanaldia. Urte hasieran Euskaldunan izan baziren, oraingoan Dulantzin (Araba) izango da aukera dantzaz eta zuzeneko musikaz gozatzeko.

Irailak 22, larunbataz, izango da ikusgai Fusioa ikusgarria Dulantziko Herriko enparantzan, ilunabarreko 8etan. Agertokira Olaeta Ballets-eko dantzariak eta Bilboko Udal Txistu Bandako musikariak igoko dira. Kolaboratzaile gisa, Kepa Junkera trikitilaria igoko da baita oholtzara. Ikuskizunak euskal folklorea, ballet klasikoa eta garaikidea ditu osagai.

Programa

Honakoak entzun eta ikusi ahalko dira: Guridiren  El Caserio zartzuelako pasarteak; Uzandizagaren Mendi Mendiyan operaren zati bat; Sagar dantza; Kontrapasa, Museta eta Aurreskua; Zuberoako dantzetatik Barrikada, Sorginak eta Godalet; Axuri Beltza koreografia; Lapurdiko Makil Txiki eta Mamurtz; Azken Dantza kanta ezaguna, Aupa Maurizia eta Arkudantza; Buhamiak; Kepa Junkeraren Gaztelugatxeko martxa; Banako, Aita San Migel eta Binango hirukotea; eta bukatzeko, Jose Ignazio Ansorenaren Aintzinako Dantzak obrako fandangoa.

Olaeta Ballets

Ekartea 1989an eratu zuen Bittor Olaetak, koreografo, orkestra zuzendaria eta dantzari nagusia gisa aritu zelarik. Gernikako Elai Alai dantza taldetik jaio zen, eta bere sortzailea Segundo Olaeta izan zen. Elkartearen helburu nagusia, dantzaren teknikan hastea, garatzea eta hobetzea da, ikuspuntu folkloriko batetik, bai ballet klasiko zein ballet folklorikotik.