Sagasetari domina ematea: oharrak eta partiturak

Irailak 15 Urdiainen (Nafarroa) Migel Anjel Sagasetari urrezko domina emango dio Euskal Herriko Txistulari elkarteak. Bertan parte hartzeko oharrak eta kontzertuko partiturak dituzue hemen eskura.

Egitarauan aldaketak izan dira. Eguna 9:30ean hasiko da, txistulariak frontoian bilduko direlarik. Bertan entsegua egin ostean, kalejiran abiatuko dira 10:30ean. Omenduari harrera 11:20an egingo zaio, ondoren segizioa udaletxeraino joan eta bertan burutuko da ekitaldi nagusia 12etan.

Musika eta dantza saioa 13:00ean helduko da Urdiaingo plazan. Bertan esku hartuko dute: Jean Mixel Bedaxagar, Luzaideko bolantak, Urdiaingo txistulari eta dantzariak, Ortzadar dantza taldea eta Euskal Herriko txistulariek.

Jarraian bazkaria, parte hartzeko aurrez izena eman beharko da, azken eguna irailak 12 izanik.  Horretarako, elkarteko kontu zenbakian 25€ (bazkariaren prezioa) sartu eta izen abizenak adierazi beharko dira.

Egitaraua zehatz mehatz ezagutzeko, deskargatu eguneko triptikoa.

Domina emateari buruz gehiago jakiteko irakurri berri hau. Baita, Jose Manuel Albenizek idatzitako artikulu hau.

Azkenik, egunean joko diren partiturak, behean dituzue deskargatzeko moduan. Beharrezkoa da, hori bai, web-gunean erregistratuta egotea.

 

Artxiboa PDF bertsioan deskargatu
2018 Irailak 15 urdiain partiturak