Premiazko deialdia Iruñeatik

EHTE Nafarroak premiazko deialdia egin du Gure Txistu Soinuak kontzertua aurrera atera ahal izateko; txistulariak behar dira igande honetarako, irailak 9a.

Nafarroatik igande honetan Iruñeako Gaztelu plazan burutuko den kontzertuan parte hartzera deitu nahi dute. Gure Txistu Soinuak izenburupean kontzertua burutuko dute irailak 9an, eguerdiko 12etan. Deialdia premiazkoa da, txistulari faltan baitaude ekitaldia aurrera eramateko.

Antolakuntzatik azpimarratu nahi dute, joko diren obren xamurtasuna.  Kontzertu egunean bertan entsegua egingo dute Iruñeako Ziutadelako Arma Aretoan 9:15ean. Aurrez, irailak 7an, entsegua izango dute baita, Juslarotxan 19:30ean.

Azken oharrak

Kontzertuaren inguruko datu gehiago berri honetan.

Janzkera: alkandora zuria eta praka ilunak.

Partiturak beheko lotura honetan dituzue, kasu honetan ahotsez ahots berezita eta orokorrak. Dokumentua eskuratzeko webean erregistratuta egon beharra dago.