Elkartearen irudia jokoan

Maiatzean martxan jarri genuen Logo Bila lehiaketa, eta ostiral honetan, irailak 7 bukatuko da lanak aurkezteko epea. EHTEtik deialdia egin nahi dugu aukera probesteko eta ahalik eta lan gehien aurkez daitezen, gure elkartearen irudia jokoan baita.

Euskal Herriko Txistulari elkarteak (EHTE) 90 urteak beteak, bere irudia berritzeko tenorean dago. Horregatik, Logo Bila lehiaketa abiatu genuen maiatzean. Elkartearentzat irudi berria aurkitzea da erronka. Orain, azken txanpan gaudela, ostiral honetan bukatzen baita epea, deialdia zabaldu nahi dugu lanak bidaltzen jarrai dezazuen, bazkide izan ala ez. Aukera ez da makala eta erronka ez da txikia, zein izango da hemendik aurrera gure irudia?. Ez gelditu aparte eta parte hartu.

Zehaztasun guztiak jakiteko oinarrietara jo.

Oinarriak.