Tafallako Txistu Alarderako gonbitea zabaldu dute

Argazkia: Tafallako Txistu Alardea 2013

Abuztuak 19an Tafallako 49. Txistu Alardea ospatuko da. Antolatzaileek parte hartzeko deialdia zabaldu dute. Izen eman nahi duen orok berandu baino lehen egin beharko du, entseguak jada martxan baitaude.

Tafallako (Nafarroa) Jaien karietara, Txistu Alardea antolatu dute bertako txistulariek. 49. edizio hau, abuztuak 19an izango da, eguerdiko ordu batetan. Musikariak jada entseguei ekin diete, hurrengo hitzorduak hilak 7 eta 10 izango dira, kultur etxean arratsaldeko 7etan.

Kontzertu egunean zita 9:30ean izango da, Udaletxeko Areto Nagusian, bertan azken entsegu orokorra izango baita. Ondoren, parte hartzaileei hamaiketakoa eskainiko zaie Alkartetxean. Emaldiaren ostean ohiko bazkaria antolatu dute, 14:30ean Alkartetxean, hau ere. Musikariek eta adin txikikoek debalde bazkalduko dute, gainerakoek berriz 15ā‚¬ ordaindu beharko dute.

Partiturak eta zenbait ohar duen dokumentua hemen duzue eskura.

Antolatzaileek, prestaketa errazteko xedez, abestien audioak jarri dituzte eskuragarriĀ lotura honetan.

Azkenik, izen ematea beharrezkoa da hilak 10 baino arinago, acortijy@gmail.com helbidera honako informazioa igorriz: izen-abizenak, herria, kontakturako telefono zenbakia, musikatresna eta ahotsa, eta bazkaltzeko zenbat pertsona eta nortzuk.