Zangoza, Mugarik Gabeko Txuntxuneroen agendan
Irailak 16rako hitzordu berria jarri dute Mugarik Gabeko Txuntxuneroek (MGT). Oraingoan, jo muga, Zangoza (Nafarroa). Martxa hartuta datoz ikasturte berriarekin MGTko kideak. Zangozara joango dira honakoan eta ohi duten gisan, bertan parte hartzeko deialdia, irekia da. Txistu doinuak hedatuz ondo pasatzeko plana, gidoia, ezaguna. Egitaraua Zangozako udalaren aurrean goizeko 10etan elkartuko dira, egunari hasiera emateko. [...]