Musikenek, Euskal Herriko musikaren historiari buruzko sinposioa antolatu du, Nevadako Unibertsitatearekin bat. Ekainaren 28 eta 29an egingo dira topaketok dohainekoak izango dira ekainak 26 baino arinago izena ematen dutenentzat.

Euskal Herriko musikaren historia lantzeko topaketak antolatu ditu Musikenek, bere Donostiako egoitzan, ekainak 28 eta 29rako. Jardunaldi berritzaileak izango dira Nevadako Unibertsitateko (Reno, AEB) Center for Basuqe Studies-ekin batera antolatu dituztenak. Aurrehistoriatik abiatu eta gaur eguneraino, musikaren garapena aztertuko dute hizlariek.

Gai zehatzei ere helduko diete bertan, hala nola Jazz musika edo Emakumea eta musika bezalako saioekin. Horretarako Mikel Chamizo, Elixabete Etxebeste, Jon Bagues, Sergio Barcellona, Isabel Diaz, Gotzone Higuera, Patri Goialde, Josu Okiñena eta Itziar Larrinaga.

Saioak irekiak eta doakoak izango dira, baina horretarako ezinbestekoa da aurretik izena ematea, ekainak 26 baino arinago, lotura honetan. Bertaratzen direnek, gainera, Josu Okiñenaren kontzertuarekin gozatu ahalko dute.

Programa

Ekainak 28:

10:oo dokumentazioaren banaketa

10:.15 sarrera ekitaldia

10:30 Elixabete Etxebeste. Música en la Prehistoria, Antigüedad y Edad Media

11:30 Sergio Barcellona. Entre tradición y cambio: Renacimiento y Barroco

12:30 Atsedenaldia

13:00 Jon Bagüés. La música en el período de la Ilustración: la RSBAP

14:00 Bazkaria

15:30 Isabel Díaz. La música en el siglo XIX

16:30 Gotzone Higuera. Mujer y música

17:30 Atsedenaldia

18:00 Patri Goialde y Mark Barnés. Un siglo de euskal swing: breve historia del jazz

20:00 Kontzertua. Josu Okiñena, pianoa
Ekainak 29:

10:00 Josu Okiñena. Nacionalismo musical

11:00 Itziar Larrinaga. La música en la Guerra Civil y el Franquismo

12:00 Atsedenaldia

12:30 Mikel Chamizo. Una fotografía de la creación musical del siglo XXI

13:30 Ondorioak

14:00 Bazkaria
Batzorde zientifikoa eta antolaketa: Josu Okiñena, Xabier Irujo eta Itziar Larrinaga