MGTren bi proposamen San Ferminetarako

Mugarik Gabeko Txistulariek bi proposamen aurkeztu dituzte Iruñeako San Ferminetarako. Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak antolatuta, uztailak 13an danborrada eta 14an diana egingo dute txistulariek Ziburuko (Lapurdi) danbor-joleen laguntzaz. Ohi dutenez, txistulariak parte hartzera deitu dituzte.

MGTko kideek, ezin zen bestela izan, Euskal Herriko jairik ospetsuenetan ezin kale egin eta, Ortzadar elkartearen eskutik, bi hitzordu jarri dituzte: uztailak 13 eta 14a Iruñean. Lehenengoan, danborrada eskainiko dute eta bigarrenean diana.

Uztailak 13

Ziburuko danbor-joleen laguntzaz, danborrada emango dute, Danborrada Marinelak izenburu-pean. Horretarako, Ortzadar elkartean bilduko dira, oinutsen kaleko 65. zenbakian, goizeko 10etan, ohiko hamarretakoa egiteko. Goiza txistu eta danbor hotsekin igaro ostean, bazkaria egingo dute 14:30ean Ortzadar elkartearen lokalean, 15 euroren truke.

Egitaraua

Partiturak eskura dituzue lotura honetan.

Uztailak 14

Bigarren hitzordurako, 10:30ean jarri dute zita, bezperakoa errepikatuz, Ortzadar elkartean bilduko dira, jarraian hamaiketakoa egiteko. Eguerdiko 12etan kalejirari ekingo diote, Iruñeako kaleak 14:00ak arte alaitzeko xedeaz. Bazkaria, 14:45ean hasiko da, eta prezioa, 10 eta 15 euro artekoa izango da.

Errepertorioa

Eguneko partiturak, hemen eskura dituzue.

Azken oharrak

Ekitaldiotan parte hartzeko berebizikoa da aldez aurretik izena ematea, ekainak 26 baino arinago 652058521 telefonora hots eginez edo jomanu1957@hotmail.com helbidera idatziz. Bestetik, txistulariek fa#ko txistua erabili beharko dute eta laguntzaileek, 5 euro ordaindu beharko dituzte hamarretakoagatik.

Azkenik Ortzadar elkartetik jakitera eman nahi dute, uztailak 7, 8 eta 9an 10:30ean hamarretakoa egin eta 12etatik aurrera alde zaharreko karriketan zehar txistu-kalejirak egingo dituztela, bi orduko iraupenarekin. Halaber, uztailak 8an berriz, German Rodriguez-en heriotza gogoan, egitarau berezia izango dela gogorarazi nahi izan dute.