Gaur, ekainak 7, Manex Pagola (Landibarre, Nafarroa Beherea, 1941) musikagilea hil da Baionan. Idazlea, antropologoa, euskaltzaina, politikaria eta abeslaria, kantu gogoangarri anitz utzi dizkigu: Urtxintxak, Kanta Aberria, Ez da berria ene kantua… eta hemen dakargun Azken Dantza, kasu. Bideoa Durangoko Jaizaleak txistularien kontzertu batetik hartua dago. Moldaketa Txomin Agirregomezkortarena da eta Txistulari aldizkarian argitaratua dago.