“Borrokan ari gara txistua Baionan entzun eta bere lekua izan dezan”. Horrela hasten da L´Amicale du Petit Bayonne elkarteak igorri digun idatziak. Oraï Bat eta Jo Txistua elkarteekin bat, txistulari elkarretaratze bat antolatu nahi dute Lapurdiko hiriburuan. Hitzordua azaroak 24 izango da, eta jada zabalik dira izen emateko bideak.

Baionako kaleetan txistu doinuak barreiatzeko xedez Oraï Bat eta Jo Txistua elkarteek L´Amicale du Petit Bayonne-rekin elkarlanean txistularien elkarretaratzea prestatzen daude azaroak 24rako. Bi egun lehenago musikarien eguna izanik, Santa Xexili, hori ere ospatzeko probestuko dute.

Egunean bertan kalejira eta txistukale, erromeria eta bazkaria izango dira, besteak beste. Horrezgain, antolakuntzak, aparkalekuak eskainiko ditu eta ez da parte hartzea mugatuko, hala ere, izen ematea beharrezkoa da urriak 15a baino lehen.

Egitaraua

Zita, goizeko 10etan izango da, elkarteak eskainiko den hamarretako batekin hasiko delarik eguna. Txistulariak hiru taldetan banatuko dira, hiriko hiru auzoetan txistu doinuk bernatzeko. Kalejira 12etan hasiko da, fa#ko txistuekin. Hiru taldeak, udaletxean elkartuko dira 13:30ean. Ondoren bazkaria izango da, 8 euroren truke bik jango dute, txistularia eta berarekin datorren laguna.

Zehaztasunak

Errepertorioa eta bestelako zehaztasunak aurrerago ezagutaraziko dituzten arren, jada izena emateko gonbitea zabaldu dute. Helburua txistulari talde zabal bat elkartzea dute.

Kontaktua

Jérôme Iparagirre: jipara@wanadoo.fr

Iñaki Serrada: oarai.bat@wanadoo.fr

André Hialle: jotxistua@gmail.com