Natura, eguzkia, lurra… Iruñeako Txistu Alardea

Argazkia: Iruñeako Txistulariak San Fermin usaina gero eta nabarmenagoa den honetan, Iruñeako txistulariak prentsaurrean aurkeztu dute aurtengo Txistu Alardea. 59. edizio honetan Amalur, Eguzki eta Lur izeneko ikuskizuna taularatuko dute uztailaren 9an. Aperitifa, ekainaren 21ean, txistulari gazteen alarde txiki batekin. Aurtengo Iruñeako Alardea aurkeztu dute hedabideen aurrean Aitor Urkizak kontzertuko zuzendari gisa, Fermin Goñi Txistulari Gazteen Kontzertuko [...]

By | June 20th, 2018|Noticias|Comments Off on Natura, eguzkia, lurra… Iruñeako Txistu Alardea

Non gaude?

Duela aste batzuk, ixil-ixilik txistulari.com web-gunea itxi dugu. Etengabe mugimenduan dago Euskal Herriko Txistulari Elkartea, eta agian, tenorea da pixkat gelditu eta birkokatzeko. Non gaude? Txistulari.com atariaren jaiotza aurrera pausu itzela izan zen elkartearentzat eta txistulariontzat, dudagabe. Eskerrik beroenak Felix Vigor kideari, berak egin baitzuen posible bere lan eskergarekin. Aldaketak ugariak izan dira gurean, eta [...]

By | June 19th, 2018|Noticias|Comments Off on Non gaude?

Txistulari aldizkaria: 1928ko hirugarren alea eskura

EHTEk 1936ko gerraren aurretik publikatu zituen Txistulari aldizkariak digitalizatu ditu. Hamar aleko bilduma pixkanaka bazkideen eskura jartzen gaude. Oraingoan hirugarren alea dakargu, jada eskuragarri dago gure webean, oso-osorik. Euskal Herriko Txistulari Elkartea 1927an jaio zen. Txistulari aldizkaria, berriz 1928ko martxoa-apirilekoa du lehenengo zenbakia. Aldizkaria gerrarekin bere jarduna eten eta berrabiatzerakoan hutsetik hasi zen, horregatik bi garai bereizten ditugu: gerra-aurrekoa [...]

By | June 18th, 2018|Noticias|Comments Off on Txistulari aldizkaria: 1928ko hirugarren alea eskura

Txistua Malagako katedralean

Argazkia: musikariak organoaren handitasunean(Gorka Zabaleta) Gorka Zabaleta Agirre-rengana jo genuen, Malagako (Andaluzia, Espainia) egunkari batean txistu eta organo kontzertu baten berria topatzean. Gipuzkoarrak, kronika hau helarazi digu, gure jakin-mina asetzeko. Malagako Unibertsitateko kultura eta kirol errektoreordetzak antolatzen duen organo zikloaren XXVIII. edizioa izan da aurten. Ospe handiko zikloa da, batez beste, 800 bat pertsona joaten dira [...]

By | June 15th, 2018|Noticias|Comments Off on Txistua Malagako katedralean

Txistua & folka: ORDAGO

Arabari loturik jaio zen 2014an Ordago Folk taldea Zuiako eskualdean. Eskarmentu handiko musikariek osatua, folklorea, ikerketa, sorkuntza eta dantzak dituzte ardatz. 2016an beraien lehen lan diskografikoa kaleratu zuten Lakrinkron izenburupean eta aurtengo abendurako prest izango dute bigarren diskoa. Jose Luis Cantabranak txistua, txirula, silbotea eta ahotsa ematen dio taldeari. ORDAGO FOLK taldea 2014ko udaberrian sortu zen, [...]

By | June 14th, 2018|Noticias|Comments Off on Txistua & folka: ORDAGO

Txistulari aldizkaria: 1928ko bigarren alea eskura

EHTEk 1936ko gerraren aurretik publikatu zituen Txistulari aldizkariak digitalizatu ditu. Hamar aleko bilduma pixkanaka bazkideen eskura jartzen gaude. Oraingoan bigarren alea dakargu, jada eskuragarri dago gure webean, oso-osorik. Euskal Herriko Txistulari Elkartea 1927an jaio zen. Txistulari aldizkaria, berriz 1928ko martxoa-apirilekoa du lehenengo zenbakia. Aldizkaria gerrarekin bere jarduna eten eta berrabiatzerakoan hutsetik hasi zen, horregatik bi garai bereizten ditugu: gerra-aurrekoa [...]

By | June 13th, 2018|Noticias|Comments Off on Txistulari aldizkaria: 1928ko bigarren alea eskura

Dantza aukeran, ostegun eta asteartero, Gaztelu plazan

Iruñeako Gaztelu plazan, dantzaldiei berrekingo diete, ekainaren 12tik aurrera, Iruñeako Txistulari Taldearen eta Iruñeako Gaiteroen eskutik. Astearte eta ostegunero dantza egiteko aukera izango da hiriko udalak antolatuta. Ekainak 12tik aurrera dantzaldiak itzuliko dira Gaztelu plazara. Txistu eta gaita doinuak izango dira bi orduz, bertaratzen den oro dantzara gonbidatzeko. Hauek ordutegiak eta emanaldien zerrenda: Ekainak 12, 14, 19, [...]

By | June 12th, 2018|Noticias|Comments Off on Dantza aukeran, ostegun eta asteartero, Gaztelu plazan

MGTren bi proposamen San Ferminetarako

Mugarik Gabeko Txistulariek bi proposamen aurkeztu dituzte Iruñeako San Ferminetarako. Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak antolatuta, uztailak 13an danborrada eta 14an diana egingo dute txistulariek Ziburuko (Lapurdi) danbor-joleen laguntzaz. Ohi dutenez, txistulariak parte hartzera deitu dituzte. MGTko kideek, ezin zen bestela izan, Euskal Herriko jairik ospetsuenetan ezin kale egin eta, Ortzadar elkartearen eskutik, bi hitzordu jarri [...]

By | June 11th, 2018|Noticias|Comments Off on MGTren bi proposamen San Ferminetarako