Euskal Herriko Txistulari Elkarteak (EHTE) kanpaina berri bat hasi du, gazteak elkartera biltzeko asmoz. 17 urte bete arte, elkarteko bazkide izatea doakoa izango da hemendik aurrera.

EHTE gaztetu nahian dabil, eta horretarako kanpaina berria du martxa. Gazteak bazkide egin daitezen benetako mauka eskaintzen du elkarteak, izan ere 17 urte bete arte, egun horretararte, zero euro ordainduko baitute.

Trukean, urtean, Txistulari aldizkariaren 4 ale jasoko dituzte etxean. Aldizkarian txistuaren inguruko artikuluak, argazkiak, partiturak, berriak… topatuko dituzte.

Bestetik, txistulari.eus web-guneko arlo pribatura sarbidea lortuko dute, mugarik gabe. Bertan eduki esklusiboak daude: partiturak, aldizkari zaharrak, aldizkari berria etxera heldu aurretik…

Bazkide egiteko idatzi mezua txistulari@txistulari.eus helbidera honako datuak emanez:

Izen-abizenak, jaiotze data, helbide osoa (helbidea, herri, posta kodea), jaiotze data, telefono zenbakia, helbide elektronikoa eta nortasun agiri zenbakia.

Besteok?

17 urteak jada beteta badituzu, ez tristetu, EHTEk beso zabalik hartuko baizaitu. Bide bera erabiliz, eta soilik zure kontu zenbakia gehituz, bazkide izango zara urtean 60 euro ordainduta.

Bazkide izatearen antailak probestu eta sustatu txistua eta EHTE.