Txistu irakaslea behar dute Baionako Maurice Ravel kontserbatorioan

Baionako Maurice Ravel kontserbatorioan txistu irakaslea behar dute, eta horregatik premiazko deialdia egin dute. 3o bat txistu ikasle dihardute bertan ikasten eta jada, ekainean irakaslea ordekatzeko lana eskaintzen dute.

Baionako Maurice Ravel kontserbatorioan txistu irakaslea behar dute, premiaz, ekainean behintzat, txistu irakaslearen ordezkapena egiteko. Hogeitamar bat txistu ikaslek ikasten dute txistua Baionako kontserbatorioan, Hendaian (Lapurdi) batzuk baina gehienak Baionako egoitzan.

Hilabeteko lan kontratua eskaintzen dute, eta txistu irakasle tituloaz batera, ezinbestekoa da frantsesez mintzatzea. Interesatuta izanez gero, idatzi txistulari@txistulari.eus helbidera eta harremanetan jarriko zaituztegu.