Haritz Ezeiza txistulariak goi-mailako ikasketa bukaerako kontzertua eskainiko du Hernanin
Argazkia: Haritz Ezeiza, ezkerretik lehena// Silboberri Haritz Ezeiza Zabalak txistu goi-mailako ikasketen bukaerako kontzertua eskainiko du ekainak 2an Hernaniko (Gipuzkoa) udal areto nagusian arratsaldeko 7etan. Txistulari, albokari eta dultzaineroa da Haritz Ezeiza (Hernani, 1984) eta Goi-mailako txistu ikasketak Musikenen burutu berri ditu. Hori ospatuz, kontzertua eskainiko du larunbatean bere jaioterrian. Bertan hasi zituen ikasketak hernaniarrak [...]