Argazkia: Rodrigo Romero

Mugarik Gabeko Txuntxuneroek (MGT) Sartagudara (Nafarroa) joateko deialdia zabaldu dute maiatzak 5erako, Memoriaren Egunarekin bat eginez. Ohiko txistu-kalea egingo dute, egun horretarako prestatuta dauden gainerako ekintzekin bat eginez.

Ez dabiltza ez geldirik MGTko kideak, eta deialdi berri batekin datozkigu maiatzaren 5erako. Hitzordua, Nafarroako Sartaguda herrian izango da, alargunen herria bezala ezagutzen dena, frankismoarengandik pairatu zuen errepresioagatik. Aukeratutako eguna ere ez da nola nahikoa, Memoriaren Egunaren hamargarren urteurrena ospatzen baitute herritarrek.

Txistulariak goizeko 10etan elkartuko dira udaletxe aurrean. Hamarretako batekin hasiko dute eguna, jarraian kalejiran Memoriaren Parkera abiatuko direlarik. Txistu-kalea eguerdiko ordu biak arte luzatuko da. Parte hartzeko aldez aurretik izena ematea eskatzen da, apirilak 30 baino lehen telefono honetara whats app bidez: 618901637 ; edo helbide honetara idatziz: olitejo@hotmail.com.

Errepertorioa

 

Partiturak eskura lotura honetan.

 

 

 

 

Udalaren egitaraua

Eguerdiko 12etarako Memoriaren Parkeko eskulturagile eta idazleei omenaldia eskeiniko die Sartagudako udalak. Ondoren bazkaria izango da 20 euroren truke igerilekuetan 14:30ean. Kasu honetan ere, aldez aurretik izena eman beharko da. Argibide gehiago afitxan.