Dantzariz beteko da Hernani

Gaur, apirilak 16, abiatuko da Hernaniko Dantzari Festa. Apirilak 22ra bitarte, 2o dantza talde baino gehiagoren parte hartzearekin, dantzariz beteko da Gipuzkoako herria, eta, jakina denez, txistulariak ez dira urrun ibiliko.

23. urtea izango du aurtengoa, Hernaniko Dantzari Festak. Erakusketak, hitzaldiak eta dantza emanaldiak izango dira egitarau oparoaren osagaiak. Ume nahiz helduen taldeek parte hartuko dute, Euskal Herri osoko 20tik gora dantza-talde.

Egitaraua

Euskal jantzien erakusketa ikusgai izango da Biteri kultur etxean, apirilak 16tik 20ra bitarte, arratsaldeko 5etatik 8etara, Iraultza dantza taldeak antolatuta. Ostegunean berriz, apirilak 19, hitzaldia antolatu dute Iraultzakoek. Ramon Garcia hizlari arituko da Baserritarren eta kalekumeen janzkerak izenburupean. Hitzordua, Biteri kultur etxean, arratsaldeko 7etan.

Larunbata, apirilak 21, Ttarlaren dantzari txikienen dantza emanaldiarekin hasiko da, 12:ooetan, erdiguneko kaleetatik (euria ariko balu, Atsegindegin). Arratsaldean, 5etan, Hernaniko Musika Eskolako Txalapartariak, Hernaniko Bertso eskola, irrintzilariak eta  Astigar, Begiraleak, Egape, Ereintza, Eskola, Haurtzaro, Ibarla MeakaTrebeska eta Ttarla dantza taldeak kalez kale arituko dira dantzari.

Azkenik, igandean, 10:45 kalejira eta dantza emanaldia Hernaniko auzo eta kaleetan zehar (euriak galeraziko balu, Biteri Kultur Etxeko areto nagusira aldatuko lukete).

Partaideak

  • Ostargi Hernaniko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa
  • Hernaniko Musika Eskola
  • Ttarla Hernaniko dantza taldea
  • Azpeitiko Ikastola Ikasberri dantza taldea
  • Ereintza Errenteria Musikala
  • Eskola Donostiako dantza taldea
  • Ibarla-Meaka Irungo dantza taldea
  • Goizaldi Donostiako dantza taldea
  • Kemen Irungo dantza taldea
  • Olarri Oiartzungo dantza taldea
  • Trebeska Donostiako dantza taldea
  • Adurtza Gasteizko dantza taldea
  • Alkartasuna Bermeoko dantza taldea
  • Laguntasuna Barakaldoko dantza taldea
  • Basakaitz Iribaseko dantza taldea
  • Baztandarrak Elizondoko dantza taldea
  • Ortzadar Iruñeko dantza taldea
  • Garaztarrak Donibane Garaziko dantza taldea
  • Begiraleak Donibane Lohizuneko dantza taldea
  • Oldarra Miarritzeko dantza taldea
  • Barkoxeko dantza taldea