Mugarik Gabeko Txuntxuneroen deialdia Ablitasen elkartzeko

Apirilaren 8rako hitzordua jarri dute Mugarik Gabeko Txuntxuneroak elkartekoek, Nafarroako Ablitas herrian elkartzeko deialdia eginez. Bertan, kalejira eta bazkaria antolatu dituzte Erriberako eta Ablitaseko txistu taldeekin elkarlanean.

Igandean, apirilak 8 dituenean, Ablitas (Nafarroa) herriko kultur etxean elkartzeko deia egin dute, 10:30etan talde argazkia eginez egunari hasiera emateko. Berotzeko biribilketa batzuk jo ostean, hamaiketakoa egingo dute. Jarraian, indar berrituta, txistu doinuak zabalduko dituzte kalez-kale. Kalejira herriko plazan bukatuko da. Bertan, Mendianike dantza taldeak Pliego dantza egingo du, gaita-joleen doinuan. Bukatzeko, bazkaria izango da. Bazkaltzeko aurrez izena eman beharra dago. Prezioari dagokionez, txistulariek 6 euroko ekarpena egin beharko dute, laguntzaileek berriz, 12 eurokoa.

Kontaktua.
Bestelako oharrak.
Eguneko partiturak.