Gasteizko Folklore Akademiak dantzan jarriko gaitu

Bi ekimen aurkeztu dizkigu Gasteizko Udal Folklore Akademiak, dantzarako gonbitea dakarte biek ala biek. Batetik, urteroko Dantza plazan zikloa abiatuako dute maiatzaren 4ean. Bestetik, maiatzaren 12an Dantzatzen, kalez kale emanaldiarekin hiriko plazak hartuko dituzte dantzari txikiek. Gasteizko Udal Folklore Akademiak (GUFA) urteak daramatza Dantza plazan egitasmoa aurrera ateratzen. Hiru elementu barne biltzen ditu ekimenak: batetik, akademiako [...]

By | April 30th, 2018|Noticias|Comments Off on Gasteizko Folklore Akademiak dantzan jarriko gaitu

Nafarroako txistu ikasleak, lanean

Xabier Olazabal Etxegiak, Nafarroako Goi-mailako Kontserbatorioko irakasleak igorri digun artikulua duzue hauxe. Ikasturtea azken txapan sartu den honetan, urteko balorazioa egiten du, Nafarroako kontserbatorioetako txistu ikasleek egin lanaren errepasoa burutuz eta goraipatuz. Aurten, Nafarroako Goi-mailako Musika Kontserbatorioko txistu ikasleek bere biziko lana egin dute. Nahiz eta, hitzok idazteko momentuan oraindik ikasturtea bukatzeke den, primerako lana egiten ari [...]

By | April 30th, 2018|Noticias|Comments Off on Nafarroako txistu ikasleak, lanean

Badator Itziarko Erromeria Eguna

Argazkia: Andoni Lizarralde (CC) Maiatzak 5ean izango da aurtengo Itziar (Gipuzkoa) auzo-herriko Erromeria Eguna. Hamar urte betetzen duen honetan, bertan izango dira parte hartzen Hernani eta Debako txistulariak. Ohi bezala, egitarau betearekin dator eguna. Hamargarren urteurrena betetzen du Itziarko Erromeria Egunak. Aurtengo hitzordua maiatzak 5ean izango da. Andutz Kultur taldeak antolatuta, Euskal  Herriko Txistularien Elkartearen babesa [...]

By | April 26th, 2018|Noticias|Comments Off on Badator Itziarko Erromeria Eguna

ARGAZKI GALERIA: Hernaniko 23.Dantzari Festa

Apirilaren 22an, Hernaniko Dantzari Festaren azken egunean jasotako irudiak dituzue honakoak, bertan parte hartutako txistulariei egindakoa hain zuzen ere. Argazkiak: Juan Manuel Pagadizabal Urdanpilleta Albistea berreskuratu hemen.

By | April 26th, 2018|Noticias|Comments Off on ARGAZKI GALERIA: Hernaniko 23.Dantzari Festa

Txistu-kale eta memoria Sartagudan

Argazkia: Rodrigo Romero Mugarik Gabeko Txuntxuneroek (MGT) Sartagudara (Nafarroa) joateko deialdia zabaldu dute maiatzak 5erako, Memoriaren Egunarekin bat eginez. Ohiko txistu-kalea egingo dute, egun horretarako prestatuta dauden gainerako ekintzekin bat eginez. Ez dabiltza ez geldirik MGTko kideak, eta deialdi berri batekin datozkigu maiatzaren 5erako. Hitzordua, Nafarroako Sartaguda herrian izango da, alargunen herria bezala ezagutzen dena, frankismoarengandik [...]

By | April 25th, 2018|Noticias|Comments Off on Txistu-kale eta memoria Sartagudan

Muga gainetik dantzan Aiko taldearekin

Sabin Bikandi txistulariaren Aiko Taldeari eskaini dio ETBk Oholtzan saioa. Muga gainetik dantzan kontzertu-erromeria abenduren 16an burutu zen Durangoko Plateruenea Kafe Antzokian, orain EITBko Nahieran web-gunean ikusgai dago. Aiko Taldeak dantzaldi berezia prestatu zuen abeduaren 16an Durangoko Plateruenean, hainbat gonbidaturen parte hartzearekin: Bixente Martínez (Oskorri, Igelaren Banda...),  Kiki Bordatxo eta bere taldea, Iruñeako Jarauta 69 txaranga ezaguna eta Bizkaiko Gaiteroak. [...]

By | April 24th, 2018|Noticias|Comments Off on Muga gainetik dantzan Aiko taldearekin

Portugaleteko Txistu Eguna, jaia eta aldarrikapena

Portugaleteko 6. Txistulari Eguna maiatzaren 26an ospatuko da bizkaiko herrian. Kaleak txistu doinuz betetzeaz gain, aldarrikapen bat zabaltzea izango dute xede: Udal Txistu Banda berregitea. Antolatzaileek parte hartzera deitu dituzte Euskal Herriko txistulariak Portugaleteko Txistu Zaleak taldea Txistu Eguna antolatu du maiatzaren 26rako. Hitzordua eguerdiko 12etan hasiko da, hiru zutabetan abiatuko den kalejirarekin. Errepelegatik, Azetatik eta San [...]

By | April 23rd, 2018|Noticias|Comments Off on Portugaleteko Txistu Eguna, jaia eta aldarrikapena

BIDEOA: Murgiako bazkalostea

Martxoak 10ean ospatu zen Txistu Eguna Murgian. Bertako bazkalosteko hiru video dakartzagu hona, Juan Antonio Aromak jasotako irudiekin. Lehenengo bi bideoetan Donostiako Udal Txistulariak ditugu eta hirugarrenean, berriz, txistu bakarlari bizkaiko Javier Mayor. Txistu eguneko kronika eta argazki galeria. Donostiako Udal Txistulariak: Jose Ignazio Ansorena, Jagoba Astiazaran, Jon Ansorena eta Agustin Laskurain. Jesús Mari Mayor:

By | April 20th, 2018|Noticias|Comments Off on BIDEOA: Murgiako bazkalostea