Txistularien kontzertua, Tolosa Inauteri giroan murgiltzeko

Inauteriak otsailaren 8an hasiko badira ere, giroa jartzen lehenagotik hasiko dira, Tolosan. Otsailaren 4an, adibidez, Inauterietako kontzertua emango dute txistulariek.

Gutxi geratzen da Tolosako Inauteriak hasteko. Otsailaren 8an, Ostegun Gizenarekin hasi, eta otsailaren 13ra arte luzatuko dira. Baina lehendik, hainbat ekitaldik giroa jarriko dute. Esaterako, otsailaren 4an Udal Txistulari Bandak eta Musika Bandak emango duten kontzertuak; eguerdiko 12:15etan joko dute, Berdura plazan, Kaldereroak pasa ondorengo biharamunean.

Ez da hori izango, ordea, txistulariak entzuteko Tolosako Inauterietan izango den aukera bakarra. Ostegun Gizenean, otsailaren 8an, suziria bota aurretik, Inauterietako Zortzikoa joz egingo du ohiko kale-buelta Udal Txistulari Bandak, 11:30etan.

Ostiral Mehean, otsailaren 9an, berriz, Ozenki txistulari taldeak hartuko du erreleboa, eta 11:30etan aterako da kalejiran.

Hortik aurrera, Udal Txistulari Bandak hartuko du berriro testigua: Zaldunita egunean, otsailaren 11n, Inauerietako Zortzikoa joz egingo du kalejira, 08:45ean; eta ‘Idiarena’ pieza joz egingo dute bestea, 15:45ean. Otsailaren 13an, asteartitan, azkenik, alboradak joko du Bandak, 06:00etan, udaletxeko arkupetan, Berdura plazan eta Felipe Gorriti plazan, eta ‘Idiarena’ pieza joz egingo du azkeneko kalejira, 15:45ean. Gaueko 23:30etan Incansables txarangak emango die amaiera Inauteriei, nahiz eta otsailaren 18ra iritsiko den festaren kondarren bat.

Informazio gehiago: Tolosako Inauteriak – 2018ko egirtaraua