Txistu irakasle bila, Agoizko Musika Eskolan

Agoizko Udal Musika Eskolako txistu ikasle batzuk.

Lau astetarako baja bat betetzeko, txistu irakasle bila ari dira Agoizko Udal Musika Eskolan. Informazio gehiago eskatu edo curriculumak aurkezteko, deitu 699 832 956 telefonora edo idatzi escumusicaaoiz@gmail.com helbide elektronikora.

Agoizko Udal Musika Eskolan txistu irakasle bila ari dira, lau astetarako baja betetzeko. Gutxi-gorabehera, otsailean hasi behar luke ordezko langileak lanean, eta lanaldia astean arratsalde baterako izango da: astearte arratsaldeetarako, hain zuzen.

Postu hau betetzeko interesa duenak Agoizko Udal Musika Eskolarekin jarri behar du harremanetan, 699 832 956 telefonoan edota escumusicaaoiz@gmail.com helbide elektronikoan.