Webgune berriko bazkideen txokoa, puntu-puntuan

Bazkideen txokoa erabiltzen hasteko moduan dago, Euskal Herriko Txistulari Elkartearen webgune berrian. Laster jasoko dituzu zure posta elektronikoan bazkideen txokora sartzeko azalpena eta gakoak.

Euskal Herriko Txistulari Elkartearen webgune berritua martxan ari da, dagoeneko. Oraindik ere hainbat lan egitea falta da, baina ari gara pixkanaka pausuak ematen. Azken pausua, bazkideen txokoa martxan jartzea izan da. Laster jasoko dituzu zure posta elektronikoan sarbiderako gakoak. Posta hori jasotzen ez baduzu, izango da zure helbide elektronikorik ez dugulako. Kasu horretan, bidali zure izen-abizenak eta erabili nahi duzun helbide elektronikoa, hona: komunikazioa@txistulari.eus. Kontuan izan bazkide guztiak erregistratzeak denbora behar duela, eta gainera, Gabonak datozela. Pixkanaka iritsiko zaizue denei, bazkideen txokora sartzeko azalpenak ematen dituen posta elektronikoa.

Dena den, jarraian azalduko dizuegu nola sartu behar duzuen aurrenekoz bazkideen txokoan. Hasteko, erregistratzen zaituztegunean (elkartetik egin behar dugu, bat banaka), zuen posta elektronikoan jarraian ikusiko duzuen mezua jasoko duzue:

Mezu horretan, kolore urdinak dituen lotura horretan egin behar da klik, eta ondorengo pantaila irekiko zaizue:

Behin hona iritsita, zuen pasahitza aldatzeko aukera izango duzue. Pantailan agertzen zaizkizuen hizki eta zenbaki horiek osatzen duten pasahitza da automatikoki sortzen den pasahitza, baina hor zuek nahi duzuena idatzi dezakezue. Horretarako, ezabatu hor agertzen dena, idatzi zuek nahi duzuen pasahitza eta beheko botoi urdina sakatu.

Pasahitza aldatuz gero, ondo gogoan gorde. Izan ere, beste inork ez du jakingo, ezta Txistulari Elkarteak ere, zein den zuek ezarritako pasahitza.

Behin hau eginda, webguneko bazkideen txokoa erabiltzen hasteko moduan izango zarete. Albiste honen hasierako argazkian ikusten den moduan, bazkideen txokoan sartu eta zuen erabiltzaile izena (zuen posta elektronikoa edo zuen izena, jaso duzuen mezu elektronikoan agertzen den bezala) eta zuek ezarri duzuen pasahitza idatzi besterik ez duzue izango, gune pribatuan sartu ahal izateko.

Oraindik ez dago gunea guztiz osatua, baina pixkanaka osatzea espero dugu. Eta ez izan zalantzarik; akatsik edo hobetu beharrekorik ikusten baduzue, bidali zuen gomendioak komunikazioa@txistulari.eus helbidera!