Txirene saria, Mikel Bilbao eta Josetxu Jauregi txistulariei

Abenduaren 27an, 11:30etan Arriaga Antzokian egingo den ekitaldian jasoko dute Txirene of the year 2017 saria, Mikel Bilbao eta Josetxu Jauregi txistulariek, BilbaoHistoriko-ren eskutik. Auzo historikoen alde lan egiten duen erakundea da BilbaoHistoriko, eta 2013an Txirene of the year  saria sortu zuen, erakundearen sorrera-gutuna sinatu zen egunean, errekonozitzeko bertakoentzako zein bisitarientzako Bilboko tradizio eta kultura [...]

By | December 26th, 2017|Noticias|Comments Off on Txirene saria, Mikel Bilbao eta Josetxu Jauregi txistulariei

Artxipielagoa Gabonetan, Barakaldon

Bertsolaritza, kantua, musika eta proiekzioak nahasten dira ‘Artxipielagoak’ ikuskizunean, eta bertan hartzen du parte, besteak beste, Garikoitz Mendizabal txistulariak. Abenduaren 27an Barakaldon ikusi ahal izango da emanaldia. Sarrerak salgai daude www.teatrobarakaldo.com webgunean. Uhartez uharte, nork bere arte espresioa plazaratu, eta Artxipielagoaemanaldia sortu dute Ainhoa Garmendia sopranoak, Andoni Egaña bertsolariak, Pello Ramírez txelo eta eskusoinu jotzaileak, Garikoitz Mendizabal [...]

By | December 22nd, 2017|Noticias|Comments Off on Artxipielagoa Gabonetan, Barakaldon

Webgune berriko bazkideen txokoa, puntu-puntuan

Bazkideen txokoa erabiltzen hasteko moduan dago, Euskal Herriko Txistulari Elkartearen webgune berrian. Laster jasoko dituzu zure posta elektronikoan bazkideen txokora sartzeko azalpena eta gakoak. Euskal Herriko Txistulari Elkartearen webgune berritua martxan ari da, dagoeneko. Oraindik ere hainbat lan egitea falta da, baina ari gara pixkanaka pausuak ematen. Azken pausua, bazkideen txokoa martxan jartzea izan da. Laster jasoko [...]

By | December 21st, 2017|Noticias|Comments Off on Webgune berriko bazkideen txokoa, puntu-puntuan

Bilboko Txistulari Banda Bogoroditsie abesbatzarekin, Gabon kontzertuan

2017-2018 denboraldiko programaren barruan, Gabonetako kontzertua emango du Bilboko Udal Txistulari Bandak abenduaren 19an, Bogoroditsie abesbatzarekin batean. Gabonetako kontzertua emango Bilboko Udal Txistulari Bandak abenduaren 19an, 2017-2018 denboraldiko programaren barruan. Oraingo honetan, Bogoroditsie abesbatza izango du lagun. Talde hau 1993an sortu zen Durangon, eta ordutik, hainbat sari jaso ditu. Musika garaikidean espezializatutako abesbatza da, baina mota [...]

By | December 18th, 2017|Noticias|Comments Off on Bilboko Txistulari Banda Bogoroditsie abesbatzarekin, Gabon kontzertuan

Txistu entzunaldia, Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioko ikasleen eskutik

Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko txistu ikasleek entzunaldia eskainiko dute abenduaren 18an, 19:30etan, Genbeltzu aretoan. Xabier Olazabal irakasleak zuzenduta, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko txistu ikasleek entzunaldia eskainiko dute datorren abenduaren 18an, arratsaldeko 19:30etan hasita, Genbeltzu aretoan. Denera, bost txistulari eta atabalari bat ariko dira, eta pianoan lagun izango dute, Leyre Lisarri. Txistulariak, ondorengoak izango [...]

By | December 15th, 2017|Noticias|Comments Off on Txistu entzunaldia, Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioko ikasleen eskutik

Txistua herritik eta herriarentzat, Antxiñako Ama taldearen 50garren urteurrenean

Urteroko kontzertu berezia prestatu du Antxiñako Ama txistulari taldeak abenduaren 16rako. Zumarragako Beloki pilotalekuan izango da, 19:30etan, eta Zumarraga eta Urretxuko txistulariez gain, Euskal Herriko beste hainbat txistularik eta musikarik hartuko dute parte bertan. Zumarraga eta Urretxuko txistulariak biltzen dituen Antxiñako Ama txistulari taldeak urteroko kontzertua antolatu du, abenduaren 16rako: "Txistua herritik eta herriarentzat". Abenduaren [...]

By | December 14th, 2017|Noticias|Comments Off on Txistua herritik eta herriarentzat, Antxiñako Ama taldearen 50garren urteurrenean

Txistua eta abesbatzak, Eguberri kantari

Abenduaren erdialdera iritsita, Eguberri giroko kantuak hasi dira nagusitzen. Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak ere, hiru emanaldi prestatu ditu, Gabon girokoak: abenduaren 15ean Donezteben ariko da bertako musikari eta abeslariekin; abenduaren 17an, Eguberri giroko doinuak izango dira nagusi iganderoko ohiko diana eta kontzertuan; eta abenduaren 22an, Mariaren Bihotza abesbatzarekin emango du kontzertua. Eguberriak gerturatzen ari direla-eta, [...]

By | December 13th, 2017|Noticias|Comments Off on Txistua eta abesbatzak, Eguberri kantari

Txistulari aldizkariaren 250. alea, laster etxean

Dagoeneko inprentan dago Txistulari aldizkariaren 250. alea. 2017ko apirila, maiatza eta ekaina biltzen ditu edizio honek, eta, besteak beste, Muxikoak edo Jauziak argitaratu dira bertan. Azkenean iritsi da Txistulari aldizkariaren 250. alea ere. Dagoeneko inprentan dago, eta datozen egunetan hasiko da Euskal Herriko Txistulari Elkarteko bazkideen buzoietara iristen. Oraindik bazkide ez bazara, eta aldizkaria jaso nahi [...]

By | December 12th, 2017|Noticias|Comments Off on Txistulari aldizkariaren 250. alea, laster etxean