Donostiako Udaleko Txistulari Taldeak iganderokoa, azaroa agurtzeko

Igandero bezala, diana eta kontzertua joko ditu Donostiako Udaleko Txistulari Taldeak, azaroaren 26an ere. Goizeko 09:00etan diana, eta 12:15etan kontzertua.

Azaroaren 26an ohiko bi zitak izango ditu berriro Donostiako Udaleko Txistulari Taldeak. Goizeko 09:00etan diana joko du erdiguneko kaleetan zehar; Bautista Basterretxe eta Lander zortzikoekin egingo du buelta.

Hura bukatuta, eguerdiko 12:15etan Konstituzio Plazan emango du kontzertua.