Txistu Kontzertua, Durangoko Jaietan

Aurten ere, txistu kontzertua antolatu du Silboberri elkarteak, Durangoko Jaietan. Aurtengoa, XXIII. Txistu Kontzertua izango da, urriaren 28an, 20:00etan, Landako Gunean. Publikoak debalde gozatu ahal izango du kontzertuaz.

Jabier Ituarte Aulestiaren zuzendaritzapean, bertan bildutako txistulariek hiru obra estreinatuko dituzte, eta baita beste hainbat pieza jo ere. Ondorengoa izango da errepertorioa:  Baga Biga (M. Laboa mold. J. Ituarte); Sugoi (Juan Carlos Irizar); Orain ez, orain bai (Estreinaldia. Jon Gurutz Etxeandia); La Vida es Bella (Moldaketa berria. N. Piovani mold. D. Cantalejo); Iñurri pilo piramidetua (Estreinaldia. Ruper Lekue);  Bost! (Karlos S. Ekiza); Agur nere bihotzeko (Jon Etxeandia); Lau urtaroak, lau haikuak (Estreinaldia. Joaquín Lecumberri); eta bukatzeko, Radetzky March (J. Strauss mold R. Lekue).

Txistulariak, gainera, ez dira bakarrik ariko, kontzertu honetan. Bertan hartuko dute parte, baita ere, Nervion Kanta abesbatzak, Ugaoko Sarea abesbatzak eta L’atelier dantza eskolak.

Parte hartuko duten txistulariek dagoeneko izena emana behar bazuten ere, gonbidapenik jaso ez edo zalantzaren bat argitu nahi duenak, Silboberri elkartera deitu dezake: 655 704 684 / 946 818 836.