Webgunea itxita, lau egunez

Webgunea osatu eta txukuntzeko lanetan ari garenez, datozen lau egunetan ez da erabilgarri izango www.txistulari.eus ataria. Lanak urriaren 30ean hasi eta azaroaren 2an bukatzea espero da, eta beraz, azaroaren 3tik aurrera berriro ere martxan izango da webgunea. Bitarte horretan, barkatu sortutako eragozpena.

By | October 29th, 2017|Noticias|Comments Off on Webgunea itxita, lau egunez

Txalaparta, txistua eta adarra, Oiartzungo Gau Beltzan

Etxeko trapu zaharrekin mozorrotzen ziren umeak, garai batean. Gau Beltza edo Arimen Gaua ospatzen da aspaldidanik, Euskal Herrian ere. Oiartzunen laugarren urtez hainbat ekitaldi antolatu ditu Abaraxka Ludotekak, eta okasiorako sortutako pieza berria joko du Aitor Arozena danbolinteroak. Aurten, laugarren urtez segidan, Gau Beltza ospatuko da Oiartzunen urriaren 31n; Santu Guztien Egunaren bezperan, alegia. [...]

By | October 27th, 2017|Noticias|Comments Off on Txalaparta, txistua eta adarra, Oiartzungo Gau Beltzan

Eibarko Usartza Txistulari Banda kalejiran, igandean

Eibarko Udaleko ekitaldien egutegian zehaztu bezala, igande honetan, urrak 29, kalejiran aterako da Eibarko Usartza Txistu Taldea. Goizeko 11:00etan abiatuko da, Txonta auzoan barrena, eta hainbat pieza mota joko ditu: zortzikoak, kalejirak, dantzak... Giro ederra jarriko dutela-eta, txistulariekin bat egitera animatu dituzte herritar guztiak.

By | October 27th, 2017|Noticias|Comments Off on Eibarko Usartza Txistulari Banda kalejiran, igandean

Hileko azken kontzertua, igandean

Donostiako Udal Txistulari Bandak igandero esnarazten ditu donostiarrak, goizeko 09:00etan hasita, diana joz, eta kontzertua ematen du ondoren, 12:15etan, Konstituzio Plazan. Igande hau, urriak 29, hileko azkenekoa izango da, eta beraz, bi zita izango ditu berriro, Donostiako Udal Txistulari Bandak. Dianan zehar, Serafin eta Ume eder bat joko dituzte. Kontzertuan, berriz, ondorengoak: Euskaldun makila (Biribilketa-J. Ig. Ansorena);  Alai (Nahaste-borraste-Demetrio Iriarte [...]

By | October 26th, 2017|Noticias|Comments Off on Hileko azken kontzertua, igandean

Nafarroako txistulari eta txistuzaleei deia, bilera baten bueltan elkarlana sustatzeko

Euskal Herriko Txistulari Elkartea - Nafarroa delegazioak bilera baterako dei egin du. Bilerara Nafarroako txistulari eta txistuzale guztiak daude gonbidatuta, eta helburua da Nafarroako txistuaren munduko ikuspuntu eta sektore guztiak bildu eta denon arteko elkarlana sustatzea. Bilera larunbatean, urriaren 28an izango da, 10:00etan, Iruñako Civivox Jus la Rocha aretoan. Azaldu dutenaren arabera, «helburu nagusia bizirik [...]

By | October 24th, 2017|Noticias|Comments Off on Nafarroako txistulari eta txistuzaleei deia, bilera baten bueltan elkarlana sustatzeko

Txistu Kontzertua, Durangoko Jaietan

Aurten ere, txistu kontzertua antolatu du Silboberri elkarteak, Durangoko Jaietan. Aurtengoa, XXIII. Txistu Kontzertua izango da, urriaren 28an, 20:00etan, Landako Gunean. Publikoak debalde gozatu ahal izango du kontzertuaz. Jabier Ituarte Aulestiaren zuzendaritzapean, bertan bildutako txistulariek hiru obra estreinatuko dituzte, eta baita beste hainbat pieza jo ere. Ondorengoa izango da errepertorioa:  Baga Biga (M. Laboa mold. J. [...]

By | October 23rd, 2017|Noticias|Comments Off on Txistu Kontzertua, Durangoko Jaietan

Txistu eta organo kontzertua, Nafarroako Organorako Musika Zikloan

Txistulariak eta organo jotzailea. Argazkiak: Kuturklik Nafarroako Organorako Musika Zikloaren 33. edizioaren barruan hainbat kontzerturekin gozatzeko aukera dago, irailaren 16tik azaroaren 16rako tartean, eta baita txistua entzuteko ere. Urriaren 28an, XX eta XXI. mendeetako konpositoreek txistu eta organorako konposatutako jatorrizko lanak entzun ahal izango dira, Tafallako Andre Maria elizan, 20:30etan hasiko den kontzertuan. Sarrera [...]

By | October 20th, 2017|Noticias|Comments Off on Txistu eta organo kontzertua, Nafarroako Organorako Musika Zikloan

‘Soinu tresnak Euskal Herri musikan’, berrargitaratua

Gaur goizean, 11:00etan Donostiako Elkar aretoan aurkeztuko du Juan Mari Beltranek, Soinu-Tresnak Euskal Herri musikan 1985-2010 cd-dvd-a eta liburuxka. Orain dela 20 urte kaleratutako lana guztiz berrituta aurkeztuko du orain. Bertan, Euskal Herrian bizirik dirauten soinu-tresnak aurkezten dira, jatorrizko jotzaileen eskutik. 1980eko hamarkadan proiektu hau aurkeztean, helburua izan zen Euskal Herriko berezko musikan, gure garaira arte erabilitako [...]

By | October 20th, 2017|Noticias|Comments Off on ‘Soinu tresnak Euskal Herri musikan’, berrargitaratua