Txistua Atlantikaldian, hiru egunez

Atzo hasi eta igandera bitartean Atlantikaldia jaialdiaz gozatzeko aukera dago Errenterian: munduko txoko ezberdinetako musikak, hizkuntzak, gastronomiak eta beste hainbat kultura ekitaldi programatu dira jaialdi honen laugarren edizio honetan, eta txistuak ere izango du bere tartea.

Soinuenea, Herri Musikaren Txokoak antolatuta, gaur bertan, kalebueltan ariko dira Gipuzkoa ekialdeko txistulariak, 19:15etatik 20:00ak bitartean.

Bihar, berriz, Larraungo herri-dantzen tailerrean parte hartzeko aukera izango du animatzen den guztiak, 18:00etan hasita, Zumardian.

Guztia borobiltzeko, igandera arte egunero ikusi ahal izango da Atlantikoko 3 zulodun flauten erakusketa, 11:30etatik aurrera, Herriko Plazan.

Programa osoa ikusteko, hemen.