Ikasturte berriko kontzertu zikloa martxan, Bilbo eta Donostiako Udal Txistulari Bandek

Udaran ere makina bat lan egin dute, eta orain, egutegia egokitu, eta ikasturteko kontzertuak martxan jarriko dituzte aste honetan bertan, Bilbo eta Donostiako Udal Txsistulari Bandek. Hain zuzen, Bilboko Udal Txistulari Bandak gaur emango du aurreneko kontzertua, 20:00etan Euskalduna Jauregiko A3 aretoan. Errepertorio tradizionala aukeratu dute, ikasturteari hasiera emateko. Besteak beste joko dituzte: Zugana Manuela (Zortzikoa), [...]

By | September 28th, 2017|Noticias|Comments Off on Ikasturte berriko kontzertu zikloa martxan, Bilbo eta Donostiako Udal Txistulari Bandek

Mugarik Gabeko Ttunttuneroak, Lizarran

Urriaren 22rako Lizarran biltzeko zita jarri dute Mugarik Gabeko Ttunttuneroek. Hain zuzen, San Martin plazan elkartuko dira, goizeko 10:30etan, eta gosari txiki batekin gozatzeko aukera izango dute, San Andres Peñari esker. Indarrak hartuta, dianari ekingo diote 11:00etan, eta kaleetan barrena ibiliko dira kalejiran, tabernaz taberna indarrak berreskuratuz, aldi berean. Eguerdiko 14:00etan geratuko dira, Casanova jatetxean [...]

By | September 26th, 2017|Noticias|Comments Off on Mugarik Gabeko Ttunttuneroak, Lizarran

Txistua Atlantikaldian, hiru egunez

Atzo hasi eta igandera bitartean Atlantikaldia jaialdiaz gozatzeko aukera dago Errenterian: munduko txoko ezberdinetako musikak, hizkuntzak, gastronomiak eta beste hainbat kultura ekitaldi programatu dira jaialdi honen laugarren edizio honetan, eta txistuak ere izango du bere tartea. Soinuenea, Herri Musikaren Txokoak antolatuta, gaur bertan, kalebueltan ariko dira Gipuzkoa ekialdeko txistulariak, 19:15etatik 20:00ak bitartean. Bihar, berriz, Larraungo herri-dantzen [...]

By | September 22nd, 2017|Noticias|Comments Off on Txistua Atlantikaldian, hiru egunez

Euskal Herriko txistulariak Eibarren, elkartearen 90. urteurrenean

Irailaren 30ean Euskal Herri osoko txistulariak elkartuko dira Eibarren, Ezohiko Batzarra egin eta 1927an Arraten sortutako elkarte honen estatutuak berritzeko. Egun osoko festa izango da, bi kontzertuk eta erromeriak lagunduta.   Euskal Herriko Txistulari Elkarteak 90 urte beteko ditu irailaren 20an. 1927an sortu zen Arraten, txistularien patroiaren babespean egin zen aurreneko biltzar hartan. Horrela, irailaren [...]

By | September 15th, 2017|Noticias|Comments Off on Euskal Herriko txistulariak Eibarren, elkartearen 90. urteurrenean