Abuztuaren 27an izango da kontzertua, eta abuztuaren 23an, entsaioa. Izena emateko epea abuztuaren 10ean bukatuko da.

Partiturak: Hondarribia 2017-08-27 Kontzertua

Hondarribiko Txistulari Taldeak antolatuta, Hondarribiko 52. Txistularien Kontzertu Nagusia egingo da abuztuaren 27an, eguerdiko 12:00etan, eta bertan parte hartzera animatu nahi ditu txistua eta silbotea jotzen dakiten guztiak. Zita goizeko 09:45etan jarri dute.

Izena emateko epea, abuztuaren 10ean bukatuko da. Mezua bidali behar da e-posta honetara: hondarribikotxistutaldea@outlook.com. Bertan, ondorengo datuak eman behar dira: izen-abizenak, zer joko duzun (1 txistua, 2 txistua edo silbotea), nondik zatozen (lehenengo aldia baduzu) eta kontzertuaren ondoren bazkaritan geratuko zaren ala ez.

Entsaioa abuztuaren 23an egingo da, arratsaldeko 19:30etan Hondarribiko Kultur Etxean, (Denda kalea, 18; Musika Eskola dagoen lekuan. Bertara azaltzea ezinbestekoa dela azpimarratu dute, kontzertuaren egunean ez baita denborarik izango kontzerturako errepertorio osoa errepasatzeko.