BAKIO, Txistulari Eguna ospatzeko

2017ko maiatzaren 25ean

Bakion, Bizkaian, egingo da Txistulari eguna.

Bertaratzen diren txistularien omenaldi xume bat egingo dute txistulariaren monumentuaren aurrean, eta kalez kale herrian barrena abiatuko dira gero, egingo dituzten geldialdietan jotzeko hainbat autoreren obrak, dantza doinuak eta herri doinuak. Nahi duenak lagundu ahal izango die.

Txistularien Elkarteak parte hartzera gonbidatzen zaituztete.